Milaka gonbidapen banatuko dituzte kultur hiriburutzako ikuskizunetara joateko
Hilaren 20tik 24ra egingo dituzte inaugurazio ekitaldiak, baina 23a izango da egun nagusia.
Urtarrila berezia izan ohi da donostiarrentzat, eta aurten are bereziagoa, jai giroa San Sebastian egunetik areago luzatuko baita. Izan ere, kultur hiriburutzaren inaugurazioa dela eta, 24a arte askotariko ekitaldiak antolatu dituzte.
Dena dela, ikuskizun nagusia larunbatekoa izango da. Hansel Cerezak disenatutako Elkarbizitzaren zubia ikuskizuna eskainiko dute Maria Kristina zubian. Arratsaldeko 20:00etan egingo dute, eta herritarrek Urumea ibaiaren bi aldeetatik ikus ahal izango dute ikuskizuna.
- URTARRILAK 20, asteazkena
- URTARRILAK 21, osteguna
- URTARRILAK 22, ostirala
- URTARRILAK 23, larunbata
- URTARRILAK 24, igandea