Star Wars, Donostia 2016 eta danborrada
Antton Olariagak (Usurbil, 1946) keinu bat egin dio San Sebastian egunari eta danbor hotsen artean inauguratuko den Europako Kultur Hiriburutzari. Soldadu inperialak, Darth Vader eta danborrariz jantzitako Zakilixut elkartu ditu gaurko zintan. Gaurko Berria-n argitaratu du komiki zinta.
35 urte baino gehiago daramatza egunero Zakilixut zinta egiten; hasieran Egin-en, Euskaldunon Egunkarian gero, eta Berria-n gaur egun. Ilustraziogintzan ere lan asko egin du, eta baita liburuen azalak eta askotariko kartelak egiten ere.