Añorgako U.K. Bill taldeak 'Ez nago lo' diskoa kaleratu du; taldeko managerrarekin egon da IRUTXULOKO HITZA.
(Argazkia: Estitxu Zabala)
Bere ibilbideko laugarren diskoa kaleratu du U. K. Bill taldeak: ‘Ez nago lo. Taldearen hamargarren urtebetetzea zela eta, hamar abesti berri egin dituzte. Gainera, diskorako sortutako lehen abestia
Gure Hitza izan zen; IRUTXULOKO HITZAren hamargarren urteurrenari eskainitakoa.
U.K. Bill lau musikarik osatzen dute, baina bosgarren kidearekin egon da IRUTXULOKO HITZA, Unai Arana managerra (Hernani, 1978): “Lehenengo diskoa diseinatzeko deitu zidaten, eta lagunak egin ginen. Bigarren diskorako deitu zidatenean, talde barruan sartzeko proposamena egin zidaten”, azaldu du hernaniarrak.
Bere lana gertuagotik ezagutuko dute irakurleek, datorren ostiraleko astekarian.