Gaztelubide elkartea, Donostiako Orfeoia, Errenteriako musika taldea eta Kresala dantza taldea izan dira oholtza gainean.
Lide Ferreira
Europako Kultur Hiriburutzarekin batera hasiera eman diote San Sebastian egunari. Izan ere, hamabiak baino segundo batzuk lehenago, Donostia 2016, Europako kultur hiriburua esaldia proiektatu dute eraikin nagusiko fatxadan, euskaraz, ingelesez, frantsezez eta gazteleraz. Horrekin, eta San Sebastian martxarekin batera, beraz, piztu da festa. Donostiako bandera Eneko Goia alkateak igo du; Ikurriña, Vicente Zaraguetaren alabek; eta Europakoa, 2016ko Urrezko Danborra den Cristina Iglesiasek. Gaztelubide elkartearen eta beste 95 danborrada ordezkatzen dutenen danbor hotsak, Donostiako Orfeoia, Errenteriako musika taldea eta Kresala dantza taldea izan dira oholtza gainean egun handiaren hasiera girotu dutenak.
Aurtengoa ekitaldi berezia zenez, oholtza beste urtetan baino handiagoa izan da eta Konstituzio plazako eraikin guztiak bandera txuri-urdinez apaindu dituzte. Gainera, beste berritasun batzuk ere izan dira bandera igoeraren ekitaldian. Hain zuzen ere, danborradak ordezkatzen dituztenen artean, baren arimaren lekuko gisa, auzo bakoitzera eraman eta San Sebastian egun osoan bertan egongo den danborra jaso dute arduradunek. Bakoitzak DSS2016EU hitzaren hizki bana eraman du. Bestalde, Kresalak dantza berezi bat prestatu du amaierako zatian: buruhandiak erabili dituzte eta umorea izan da nagusi.
San Sebastian martxa bitan joko dute, lehenengo eta azken abesti gisa; Europako ereserkia ere bai, eta baita Antzinako martxa ere. Eguraldi ona lagun, jende andana bildu da Konstituzio plazan, 24 orduko egun berezian jai giroan ongietorria emateko.
Hasi saioa HITZAkide gisa
Saioa hasten baduzu, HITZAkide izatearen abantailak baliatu ahal izango dituzu.
HITZAkide naiz, baina oraindik ez dut kontua sortu SORTU KONTUA
Zure kontua ongi sortu da.
Hemendik aurrera, zure helbide elektronikoarekin eta pasahitzarekin konektatu ahal zara, HITZAkide izatearen abantaila guztiak baliatzeko.
Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea