Giroa bikaina izan da San Sebastian egunaren bezperan
Eguraldi ona lagun, Konstituzio plaza eta ingurua jendez lepo bete da.
Jendetza elkartu da gaur San Sebastian egunaren bezpera ospatzeko. Eguraldi ona lagun, Konstituzio plaza berehala bete da, eta inguruan hiritar zein kanpotar ugari ere ibili dira. Banderaren igoerarekin hasiera eman diote festari, eta dagoeneko 24 orduko jai giroan murgildu dira hiritarrak.
Erlazionatutako edukiaBandera igoeraren ekitaldia
