Anteron Txamarrotia...
Kantu herrikoien erritmoan bandera jaitsiera egin zuten Ikatz kalean.
Jantzi militarrak, sukaldari jantziak, urketari jantziak… Heldu eta haurren danborradako konpainien jantzi formalak dira horiek. Bada, ordea, arau zorrotzak alde batera utzi eta danborradaren jatorri umoretsu eta satirikoa berreskuratu duen danborrada bat. Konstituzio plazan, banderaren jaitsieran elkartu ohi dira, eta Union Artesanaren ekitaldia bukatzean, Ikatz kalera joan ohi dira festari jarraipena ematera.
Ironiaz, satiraz eta jai giroz betetzen dute desfilea. Kantu herrikoiak abestu, eta danborra jotzen dute -. Lehen danborradatan bezala, parte-hartzaileak mozorrotuta ateratzen dira. Bizi Poza izena daraman banderarekin desfilatu dira Parte Zaharrean. Bidean, hainbat konpainiatako danborrarik bat egiten dute beraiekin, eta Ikatz kalean bukatzen dute ibilbidea, parranda giroan.