Europako ereserkiaren aurka txistu egin dute hainbat herritarrek
Donostia Europako Kultur Hiriburu dela eta, aurtengo San Sebastian egunaren hasieran eta bukaeran Europako ereserkia jo dute Konstituzio plazan. Europako ereserkiaren aurka txistu eta zalaparta egiteko deia zabaldu zen, eta hainbat herritarrek bat egin zuten deialdiarekin.
Festetan ere Europak ezarritako ereduari ezetz esateko deia zabaldu zen: “Herriarren, herrien eta naturaren aurka eraiki den Europa; kultura eta hizkuntza txikiak hiltzera kondenatzen dituen Europa; estatuen Europa; neoliberala eta patriarkala; funtsezko zerbitzu sozialen pribatizazioa bultzatu duen Europa; migratzaile eta errefuxiatuentzat estatu-gotorleku den Europa; inperialista eta gerra zalea; pentsamendu bakarraren Europa”.