Emakumen bat kiroldegira sartzen. (Argazkia: Agurtzane Altuna)
Kirol txartel soziala diru sarrerak bermatzeko errenta jasotzen duten eta hirian erroldatuta dauden herritarrek erabiltzen dute. Erabiltzaile horietako batek
Facebook sare sozialean egindako salaketak piztu du eztabaida, mota honetako txartela dutenek eta 65 urtetik gorako erabiltzaileek ordutegi mugatua baitute;
ezin dute 17:00etatik aurrera kiroldegietan sartu.
Muga hori EAJ eta PSE-EEk egindako aldaketa dela salatu du
EH Bilduk, eta “
klausula klasista” hori lehenbailehen kentzeko eskatu dute.
Udal gobernuak onartu du hainbat arazo atzeman dituztela kirol txartel sozialean, batez ere adingabekoak diren erabiltzaileen artean, zailtasunak dituztelako kirol jardueretan parte hartzeko, ordutegi muga dela eta. Horregatik txartelean hobekuntzak egingo dituztela iragarri dute. Martin Ibabe kirol zinegotziaren arabera, “kirol instalazioek arrakasta handia dute eta horrek behartzen gaitu hainbat erabaki hartzera. Kalitatezko zerbitzua bermatu behar da, txartel mota edozein izanda ere”.