Egia Bizirik auzo elkarteak elkarretaratzea egin du epaitegiaren atarian, biktimari babesa emateko.
Elkarretaratzea epaitegiaren aurrean. (Argazkia: Nerea Lizarralde)Egian, Mundaiz b
Egian, Mundaiz bidean, gertatu zen sexu erasoa. 2012ko urte zahar gaua zen. Biktimak 17 urte zituen, erasotzaileek 20 urte inguru. Egian gertatutako sexu eraso bat izanik,
Egia Bizirik elkarteak erasoa salatzeko protestak hasi zituen: “Politikari asko inplikatu ziren orduan. Prokuradorearekin eta biktimaren familiarekin harremana izan genuen, eta geroztik gertutik jarraitu dugu kasua”, azaldu dio IRUTXULOKO HITZAri Lola Calvo elkarteko kideak.
Gaur hasi da epaiketa Donostiako probintzia auzitegian, eta biktimari babesa adierazteko elkarretaratzea egin du Egia Bizirik auzo elkarteak,
Zigorrik gabeko erasorik ez lelopean. “Biktimari babesa adierazi nahi diogu, eta errudunak zigortzea nahi dugu. Zigorra leuntzen saiatzen ari dira, edanda eta drogatuta zeudela argudiatuta. Eta guretzako ez da inolaz ere leungarri bat. Emakumeok drogak hartzen ditugunean ez dugu inor bortxatzen, ezta erasotzen ere”, adierazi du Calvok elkartearen izenean. “Bortxaketa guztiak zigortuak izan daitezen nahi dugu. Erasotzaileak kartzelara joatea nahi dugu, eta zigor osoa betetzea”, gaineratu du.