Agortu dira Herri Ametsa ikastolak antolatutako lasterketarako dortsalak
mendi lasterketa bat antolatu du iganderako, Ulian barrena. Lehen ekitaldia da, eta, abian jarri aurretik, esan daiteke arrakastatsua izango dela. Izan ere, 225 dortsal jarri dituzte korrikalarien eskura, eta guztiak agortu dira. Lasterketaz gain, mendi martxa bat ere egingo du ikastolak igandean. Kasu honetan, oraindik badago izena emateko aukera, herrikrossa plataformaren webgunean.
Mendi lasterketak 14,1 kilometro izango ditu, eta ikastolan izango du irteera eta helmuga. Goizeko 10:00etan abiatuko dira korrikalariak. Mendi martxak, berriz, 7,6 kilometroko luzera izango du, eta 9:00etan irtengo da. 10 euroren truke egin daiteke izena ematea.
Bi probatarako aldagelak eta dutxak ikastolan eta Bidebietako kiroldegian egongo dira aukeran.
Herri Ametsa ikastolak