Auzoko eskola publiko bakarra da, eta bertan izan da IRUTXULOKO HITZA, aurrematrikulazio garaia dela eta.
Aiete ikastetxearen gaur egungo eraikina. (Argazkia: Estitxu Zabala)
Iritsi zaie guraso eta ikasleei datorren urteko ikastetxea aukeratzeko garaia. Aurrematrikulazio kanpaina puri-purian dago, eta eskola batzuetan egon da IRUTXULOKO HITZA, bakoitzaren ezaugarrien berri izateko. Aiete ikastetxea da horietako bat, auzoko eskola publiko bakarra. Eskola berria da, 2006an sortutakoa, eta iaz irten zen ikasleen lehen promozioa, Lehen Hezkuntza bukatuta. Bederatzi ikaslerekin hasi, eta pixkanaka eskola hazi egin da. Hala, datorren ikasturtean, eraikin berria estreinatuko dute, Hiru damatxo plazan.
Txus Legorburu zuzendariarekin (Antigua, 1964) eta Ainhoa Garcia irakaslearekin (Gros, 1972) bildu da astekaria, eta datorren ostiralean argitaratuko du eurei egindako elkarrizketa zabala.