'Gaur Konstelazioak' erakusketa, iruditan
San Telmo Museoan jarri dute ikusgai, eta maiatzaren 24a bitarte egongo da zabalik.
San Telmo Museoak aurtengo erakusketa handienetako bat aurkeztu du: 1966 | Gaur Konstelazioak | 2016. Donostia 2016rekin elkarlanean egin dute, eta Fernando Golvano komisarioa izan da proiektuaren buru. Erakusketak 50 urtez banatutako bi testuinguru artistiko erakusten ditu: Gaur mugimendua eta Kairos garaikidea. Honekin batera, Dionisio Barandiaran mezenasaren galeria -bertan aurkeztu zuten Gaur Taldea eta han egin zuten bere lehen erakusketa- eta bere figura ere gogoratu nahi izan dituzte.
IRUTXULOKO HITZA ostiralean egin zuten aurkezpenean izan zen, eta erakusketaren hainbat irudi bildu ditu. San Telmo Museoan maiatzaren 15era arte egongo da ikusgai.