Groseko jatetxe biologikoak egingo duen urteko lehen ekitaldia izango da, Bego Bastarrika eta Jose Luis Toledanoren eskutik.
Bego Bastarrika eta Jose Luis Toledano. (Argazkia: Tedone jatetxea)
Urte berriarekin ekitaldi berriak antolatu ditu
Groseko Tedone jatetxe biologikoak. Azken hiru urteotan, adibidez, afari solasaldi ugari, liburu aurkezpenak, zenbait kontzertu eta bertso musikatuak egin dituzte. Bada, ostegunean,
urtarrilaren 28an, lehenengo kontzertu-afaria egingo dute.
Hitzez eta hotsez ikus-entzunezkoa eskainiko dute
Bego Bastarrikak eta
Jose Luis Toledanok
Tole. 19:30ean hasiko da, eta sarrera 6 euroren truke eskuratu ahal izango da, artistei ordaindu ahal izateko. Ondoren, afaltzeko aukera egongo da, 17 euroren truke.
Tedone jatetxe biologikoak bederatzi urte bete zituen abenduan, elikadura “hobeago” baten alde eta kultura oinarri izanda. Hain zuzen ere, beste ostalaritza modu bat posible dela sinesten du
Beltzak, bertako jabeak:
janaria ez ezik, kulturarako lekua ere badu Tedonek.