Antiguako Txantxarreka gaztetxean emakume eta gizonen rolen inguruko hausnarketa egingo dute 'Rolak ukatu, harremanak eraldatu' lantegian.
‘Rolak ukatu, harremanak eraldatu’ tailerra iragartzeko kartela.
Mugarik Gabe elkarteak eta
Antiguako Talde Feministak auzoko gazteentzako tailer bat prestatu dute:
Rolak ukatu, harremanak eraldatu. Ostiralean, hilaren 29an, egingo dute tailerraren aurkezpena,
Txantxarreka gaztetxean. Berdintasuna, rolak, emakume eta gizonezkoen inguruko estereotipoak, indarkeria matxista eta feminismoa bezalako gaiak jorratuko dituzte.
Era berean, ikastaroak gaiaren inguruan film labur bat sortzen ikasteko tailerrak ere egingo dituzte, eta parte-hartzaileek film horren sorrera prozesuan landuko dituzte gai desberdinak: “Gai hauek jorratzeko beste era bat da; dinamikoa, entretenigarria eta parte-hartzailea”. Ikastaroaren amaieran ospakizun bat egingo da eta sariak emango dituzte film onenentzat.
15 eta 24 urte bitarteko gazteentzako tailerrak izango dira. Ostiralero (18:00etan) elkartuko dira Txantxarreka gaztetxean, urtarrilaren 29an hasita eta apirilak 29rarte. Hamabi saio egingo dituzte guztira. Bi eta hiru ordu inguruko iraupena izango dute tailerrek.
Tailerrak doakoak dira. Izena eman daiteke
943 445977 telefono zenbakian eta
gipuzkoa@mugarikgabe.org helbidean.