METROAREN ERAIKUNTZA PROIEKTUKO AZTERKETA-LAN GEOTEKNIKOAK ETA ANTZEKOAK EGITEN HASI DIRELA SALATZEN DUGU:
Donostiako Metroaren igarobidearen proiektua gelditzeko “satorralaia” bizilagunen mugimenduak salatu duenez, Metroaren igarobidearen eraikuntza-proiektuak idazteko azterketa-lan geoteknikoak egiten hasi dira. Horrenbestez, Metroaren egitasmoko ibilbidearen inguruan (Lugaritz-Mirakontxa zein Mirakontxa-Easo zatietan) lursail publiko nahiz pribatuetara sartuko dira eta prospekzio geologikoak egiteko okupatuko dituzte. Lan horiei buruz Udalak tramitatu duen lizentzian eta bete beharko dituzten baldintzak zein diren galdeginez, informazioa eskatu genuen udaletxean abenduaren amaieran. Baina informazio eskaera horrek ez du erantzunik jaso. Hirian “Metroa” erakintzeko egitasmo hori gelditzea eskatzeko eginiko 400 alegazioek erabtzunk jaso ez zuten bezalaxe. Hortaz, egite kontsumatuen inposaketa hori modu paketsuan ekidite aldera mugitzera goaz.
Lan horiek hasi direla ikusirik, ihardunbide hau proposatzen dugu:
1. Jende guztiari dei egiten diogu, Metroaren proiektuaren ibilbidean nahiz bere inguru hurbilean gisa honetako azterketa-lanik egiten ari dela ikusiz gero, horren berri bizilagunen mugimendu honi emateko berehala. Bi argazki bidaltzen dizkizuegu, hain zuzen ere zundaketa geotekniko horiek egiteko erabili ohi dituzten makinak nolakokoak diren jakiteko, baita lurrazpitik ateratako laginak biltzeko erabili ohi dituzten kutxak nolakoak diren ikusteko ere (60 zentimetro luzeko 5 lagineko kutxak).
2. Prospekzio geologiko horiek eta bestelako azterketa-lanak egiteko, Metroaren egitasmoko ibilbidearen gainean dauden lursailetara sartu eta aldi baterako okupatu beharko dituzte, beren tresneria eta makinariarekin. Lursail pribatuen kasuan, jabeek enpresari lursailera sartzeko baimena ez emateko eskubide osoa dutela jakinarazten dugu, hain zuzen ere Metroa sustazten duen Administrazioak lursail horiek aldi baterako okupatzeko legezko espedientea burutzen ez duen bitartean (kasu honetan, Eusko Jaurlaritzako Ingurumen eta Lurralde Antolaketa Saila da Administrazio eskuduna).Hortaz, legeak eskatzen duen baldintza administratibo hori bete ezean, enpresari lursailera sartzeko baimenik ez ematea proposatzen diegu jabeei, baita enplegatuek “hitzezko” akordio batera ailegatzea proposatzen badiete ere.
Hortaz, adi egoteko eta lan horien inguruko edozein berri bizilagunen mugimendu honi berehala emateko dei egiten diogu jende guztiari, Metroaren proiektuko azterketa-lan horien geldiarazpena eskatzeko.
GAUR 15:30ETAN ELKARTUKO GARA ZARAGOZA ENPARANTZAN DENUNTZIATZEKO ETA ARGAZKIAK ATERATZEKO!
Metroa gelditzeko Donostiako “Satorralaia” bizilagunen mugimendua
ALERTA TRABAJOS Metro en Donostia:
ANTE LA OCUPACION O ENTRADA EN TERRENOS PARA LA REALIZACION DE PROSPECCIONES GEOLOGICAS (“CATAS”) O ACTIVIDADES SIMILARES:
El movimiento vecinal “Satorralaia” por la paralización de la pasante del Metro de Donostia denuncia que han dado comienzo los trabajos para ejecutar las prospecciones geológicas o “catas” correspondientes a la redacción de los Proyectos de Ejecución del Metro. Para ello deberán ocupar y entrar en terrenos, públicos o particulares, para realizar la toma de nuevas catas de los diferentes substratos en los terrenos por los que pudiera transcurrir el Metro (tramos Lugaritz-Miraconcha y Miraconcha-Easo). Precisamente, a finales de diciembre se había solicitado información al Ayuntamiento en relación a la licencia tramitada en relación a dichos trabajos y a las condiciones en que deben realizarse. Sin embargo, esta demanda de información no ha recibido respuesta. Lo mismo que las más de 400 alegaciones presentadas por la paralización de la pasante del Metro. Vamos a intentar impedir pacíficamente que nos impongan hechos irreversibles.
Por ello, proponemos desarrollar la siguiente actuación:
1. Llamamos a todas las personas a comunicar inmediatamente a este movimiento vecinal la realización de cualquier trabajo de prospección geológica o similar que se observe en los terrenos situados sobre el trazado del proyecto del Metro y en sus inmediaciones. Se adjuntan fotos de dos máquinas de sondeos y de una de las cajas de material de extracción que suelen emplear (caja con 5 muestras de 60 cm cada uno).
2. Para introducir la maquinaria y ejecutar las perforaciones geológicas o cualquier otra actividad, la empresa contratada deberá acceder y ocupar temporalmente terrenos situados sobre el proyecto de trazado del Metro. En el caso de fincas particulares, informamos que las personas titulares de la propiedad tienen el derecho de no autorizar el acceso a la empresa, en tanto que la Administración promotora del proyecto del Metro no haya tramitado el procedente expediente de ocupación temporal de los terrenos en los que se pretendan realizar dichos trabajos (en este caso, la administración competente es el Departamento de Medio Ambiente y Planificación Territorial del Gobierno Vasco). Por ello proponemos a las personas propietarias no autorizar la entrada a la finca afectada, ni llegar a acuerdos “verbales” con los empleados de la empresa, mientras no se haya cumplido dicho requisito administrativo.
Llamamos por tanto a estar alerta y a comunicar rápidamente a este movimiento vecinal cualquier novedad en relación a dichos trabajos con el fin de solicitar su paralización.
Hasieratik erabaki zuten kaldereroen kantak soilik euskaraz kantatzea, eta horrela egin dute 2003. urteaz geroztik. “Urte asko dira haurrek eskoletan euskarazko hitzak ikasi zituztenetik. Zergatik haurrek euskaraz eta helduok gaztelaniaz? Guk ere euskaraz abestu behar genituela erabaki genuen, eta orduz geroztik ez dugu gaztelaniaz kantatu”, azaldu dio Iñaki Goñi Amarako kaldereroetako kideak Irutxuloko Hitzari.
Amaran jada entseatzen aritu dira, ostiralean dute azken entsegua, frontoian. Larunbat arratsaldean ehun bat lagun inguru aterako dira auzoko kaleetan zehar zartagin eta mailuak eskuan. Iaz bezala, Morlansko hainbat auzotarrek ere bat egingo dute Amarako kaldereroekin, eta elkarrekin aterako dira Amaran. Hurrengo urtean, beharbada, Amarako kaldereroak Morlanstik abiatuko direla esan du Goñik.
Aurten ohiko ibilbideari eutsiko diote. Larunbatean San Roke plazatik irtengo dira 18:30ean. Handik Arroka plazara abiatuko dira, ondoren Easo kaletik joan eta Errege-erregina katolikoen kalera iristeko. Han askari txiki bat egingo dute indarrak hartzeko. Handik berriz Easo plazarantz joango dira, Moraza, Urbieta eta Pedro Egañatik pasa ondoren.
Goñik azpimarratu du Amarako kaldereroak auzolanean egiten direla, eta auzotarren esfortzuari esker lortzen dutela auzoko kaldereroen taldea mantentzea. Udalaren diru laguntza urtez urte txikitzen doala salatu du, eta jaiak finantzatzeko zailtasunak dituztela: “San Martin egunean postua jarri ohi dugu, eta zozketak ere egin behar izaten ditugu dirua lortzeko. azken bost urtean asko asko jaitsi da”.