Ehungintza profesionaleko azokaren bigarren edizioan Sustapen Ekonomikoko Moda Klusterrak hautatu ditu diseinatzaileak.
Donostia Showroom azokaren bigarren ekitaldia egingo dute bihar eta etzi, urtarrilak 28 eta 29, Londres hotelean, 10:30etik 20:00etara eta 10:30etik 19:00etara, hurrenez hurren. Lurraldeko lehenengo
ehungintza profesionalerako erakustazoka da, parte hartzen duten
diseinatzaileen hazkundea eta ikusgarritasuna sustatzeko plataforma profesional bat sortzeko beharra asetzeko sortua. Aurtengoan,
Moda Klusterrak lau diseinaitzaile donostiar gazteren parte hartzea babestea erabaki du, euren markak merkaturatzeko eta moda diseinatzaile gisa ezagutzera emateko aukera eskaintzeko. Ondorengo enpresak edo diseinatzaileen proiektuak izango dira:
- Manuela va de fiesta: modako marka bat da, ezkongaiarentzako, festarako eta abagune berezietarako soinekoetan espezializatua.
- Iban y venian: Donostian 2015eko irailean merkaturatu zen marka da, denbora zehatzik gabeko estiloko bilduma eskaintzen duena eta hiritar gazteei zuzendua.
- Naiara Alarcia. Showroomean lehenengo aldiz bere 2016-2017 udazkena/negua bilduma aurkeztuko du. Arropak ekialdeko ukituak ditu eta ehun zein patroietan aberastasun handia.
- Ana Olazabal. Joskintza klasikoan eragin handia duen diseinatzailea da. Berak ere udazken negurako 2016-2017 bilduma aurkeztuko du, eta urtaro guztietara egokitzen diren jantziekin osatuko du.
Beraiekin batera, orotara Euskal Herriko eta Espainiako
22 diseinatzailek hartuko dute parte, eta azoka modaren eta osagarrien dendei zuzenduta dago, hau da, lehiarengandik bereizteko modako produktu berrien bila dabilen publiko profesionalari bideratutako salmentarako gunea garatzea du helburu.