Haritzaldek bisita gidatu bat egingo du igandean, Igeldon erretako eremura
Haritzalderen webgunean. Doako jarduera da, eta hiru orduko iraupena izango du. 11:00etan abiatuko da txangoa, Igeldoko kanpinaren ondoan dagoen autobus geltokitik.
Etsipenez hartu zuten Haritzaldeko lagunek Mendizorrotzeko sutea. Izan ere, mendi horren defentsan urteak eman baitituzte kontserbazio aktibo eta sentsibilizazioaren bitartez. 1997tik, 1.081 zuhaitz landatu dituzte bertan: ametzak, haritzak, arteak, gaztainondoak, zumarrak, urkiak, lizarrak, astigar zuriak eta txikiak, intxaurrondoak, gorostiak… Gehienak kiskali egin zituen abenduko suteak, baina, zorionez, badira oraindik bizirik dirautenak. Erretako eremuan, hegoaldeko zuhaitz-igeltxoaren ugalketarako sortutako putzuak ere daude, eta horiek bisitatuko dituzte igandean.
Haritzalde naturzaleen elkarteak bisita gidatu bat egingo du igandean, Mendizorrotz inguruan. Joan den abenduan sute batek zuhaitz-igeltxoa bizi den eremua kiskali zuen Igeldon, bertako lau putzuak kaltetuz. 200 hektarea kaltetu zituen suak; 300 futbol zelai inguru lirateke. Erretako lekua eta hezegune horiek bisitatuko ditu Haritzaldek igandean, inguruko natur balioa ezagutzera emateko, bereziki anfibioen komunitatea. Otsailaren 2an, mundu mailan ospatuko du Hezeguneen Eguna. Horren harira antolatu dute irteera.
Bisitan parte hartzeko izena eman behar da,