Karlos I.aren etorbidea. (Argazkia: Agurtzane Altuna)
Karlos I.aren etorbidea legealdi honetan ixtea nahi du PPk. Miren Albistur bozeramailearen esanetan urte luzez luzatu den gaia da, eta “irtenbide bat behar du behingoz”.
“Donostiar gisa, uste dut oraingoan ez bada lortzen ez dela sekula lortuko “, esan du Albisturrek.
Biharko udalbatzarrean eztabaidatuko dute gaia, baina PPko kideek argi dituzte eskaerak. Amara biziberritu ahal izateko Karlos I.aren etorbideko sarrera ixtea ezinbestekoa dela uste dute, baina horretarako
Aldundiaren konpromisoa behar dute.
“Denok ados gaude egin beharrekoaz, baina dirua jartzea falta da”, esan du Albisturrek, eta Aldundiaren aurrekontuetan Karlos I.aren etorbidearen inguruko proiektuak aurreikusteko eskatu dute.
Udalbatza osoa neurri honen alde egotea espero du Albisturrek: “Aldundiari argi eta garbi adierazteko berriro ere Donostiako Udalaren nahia”.