Arraunean egiteko ontzi berri bat aurkeztu dute Mundaizen
Rowuhin taularen gainean, entrenatzailea arraunlariarekin batera joan daiteke.
Rowuhin aurkeztuko dute Mundaiz ikastetxean, larunbatean, 9:00etatik 17:00etara. Arraunean egiteko eta arrauna ulertzeko modu berri bat dela diote, eta Unai Elizasu altzatarra ari da produktuaren zabalpena egiten inguruotan. Gipuzkoako arraun elkarteei eta norbanakoei zuzendua dago aurkezpena, eta ontzi berria probatzeko aukera egongo da. Arduradunen esanetan, arraunean egiteko, ikasteko eta gozatzeko, dagoen modurik berriena, errealena eta merkeena da. Gainera, entrenatzailea arraunlariarekin batera joan daiteke, eta merkatuan dagoen merkeena omen da: 2.300 euroko kostua du, gutxi gora-behera, taularen kalitatearen arabera.
Aurkezpenera hurbiltzen direnek deskontu txartel bat ere jasoko dute. Hori bai, interesa dutenek aurretik izena eman behar dute, info@rowuhin.com helbidera idatzita edo 658 72 54 98 telefonora deituta.