'Emakumeak eta itsasoa' izeneko erakusketa zabalik egongo da azaroa arte.
Erakusketaren sarreran topa daitekeen lehen panela. (Argazkia: Estitxu Zabala)
Emakumeek itsasoaren bueltan egin duten lana ezkutuan geratu da maiz, eta hori azaleratzeko nahia izan du Ontzi Museoak. Hala,
Emakumeak eta itsasoa izeneko erakusketa ireki berri du, eta azaroaren 19a arte egongo da zabalik. Emakumeek historian zehar itsasoarekin izan duten harremanaren ikuspegi orokorra agerian uzten du erakusketak, eta arreta berezia jarri diote Euskal Herriko kostaldeari.
Mitologia zein benetazko pertsonaien berri izango du erakusketa bisitatzen duenak. Lamiak, batelariak, arrain saltzaileak… guztiak ere argazki, kartel marrazki eta objektuen bidez irudikaturik ageri dira, dagokien azalpena ondoan idatzirik dutela.
Ordutegia:
- Asteartetik larunbatera 10:00etatik 14:00etara eta 16:00etatik 19:00etara.
- Igande eta jai egunetan 11:00etatik 14:00etara.
- Astelehenetan itxita.