Anfibioak izango dituzte aztergai Uliako Interpretazio Zentroan
Cristina Enea Fundazioak Uliako Interpretazio zentroan. Bihar larunbata, urtarrilaren 30, egingo dituzte biak.
Batetik, goizeko 10:00etan anfibioentzat babesleku diren Ulia mendiko putzuak ezagutzeko txangoa egingo dute.
Donostiako Udalak eta Aranzadi Zientzia elkarteak putzu batzuk egokitu zituzten. Izan ere, anfibioak oso animalia bereziak dira. Ura behar izaten dute bizitzeko eta habitat egokiak ezinbestekoak dituzte bizirauteko.
Aranzadiko kideak izango dira bidaide biharko txangoan, eta putzuen egoera aztertzeaz gain, anfibioen inguruko bitxikeriak kontatuko dituzte.
Txangoan parte hartzeko izena eman behar da: 943453526 / uliazentroa@donostia.eus.
Bigarren jarduera haurrei zuzendutakoa izango da. Anfibioak arrautzetatik ateratzen direnetik heldu bihurtu arte forma eta bizileku desberdinak dituzte. Baina geroz eta urriagoak dira beraientzako leku aproposak.
Zeregin horretantxe jarriko dituzte gaztetxoak bihar. Eskulanen bidez animalia horien bitxikeriak ezagutu eta Uliako putzuan lasai bizi daitezen babesleku egokiak sortu beharko dituzte.
Tailerra 12:00etatik 13:30era egingo dute.
Otsailaren 2an ospatzen den Hezeguneen Mundu egunaren harira, anfibioen inguruko bi jarduera prestatu ditu