Otsailean eta martxoan egingo dituzte hitzaldiak eta saio praktikoak, Antiguan.
Hainbat herritar kalean oinez. (Argazkia: Lide Ferreira)
Osasunaren Mundu Erakundeak XXI. mendeko izurrite gisa hartu ditu estresa eta depresioa. 2020. urtean, langileek baja hartzeko arrazoi nagusia izango omen da.
Testuinguru horretan aurkeztu dute gaur
Ongizarte proiektua, ongizate psikologikoa sustatu eta buruko desorekak saihestu nahi dituen proiektua. David Alvear eta Unai Arrieta psikologoak dira proiektua garatu dutenak, eta ongizate psikologikoa lortzeko autoezagutza teknikak irakastea da euren helburua, bizitza estilo terapeutikoen bitartez.
Izan ere, jarrera aldaketa batzuekin kalte emozionalak saihestu daitezkeela diote.
Euren teknikek oinarri zientifiko sendoak dituztela nabarmendu du Alvearrek: “urte askotako ikerketen emaitzetan oinarritutakoak dira gure terapiak; ez dira hitz hutsak”.
Ikerketen arazo larriena dibulgazio falta dela onartu du Alvear psikologo antiguatarrak. Horregatik, urteak daramatza erronka horretan. “Benetan funtzionatzen duten
ohitura aldaketa batzuk nahikoak dira zoriontsugo bizitzeko, eta herritarrek horren berri jakitea nahi dugu”.
Ariketa fisikoa eta mindfulness edo erabateko arreta dira proiektu honetan lantzen diren bi alorrak. Ikerketek erakutsi dute ariketa fisikoa egiteak antsietatea, estresa edo depresioa gainditzen laguntzen dutela.
“
Liskar bat dugunean, etxean, lantokian edo lagunen artean, 15 minutuko osteratxo bat egitea nahikoa da burua lasaitzeko, eta gauzak beste modu batera ikusteko”, dio Alvearrek.
Arretari dagokionez, Mindfulness gure buruarekiko kontzientzia egoera bat da, eta kontrolatuz gero sufrimendu emozionala murriztu daiteke.
Bestalde, teknologia berriek arretaren eredu kognitiboa aldatu dutela uste du Alvearrek, eta horrek estres maila areagotu omen du jendartean. “Denboraren perzepzioa ere aldatu da; dena behar dugu orain. Baina gure nerbio sistema ez da aldatu, eta horrek arazoak sortzen ditu”.
Ongizarte programaren lehen saioen egitaraua
Proiektua zabalagoa bada ere, herritarrei zoriontsuago bizitzen laguntzea da Ongizarte proiektuaren helburua. Horretarako, lehen fasea jarriko dute abian, hitzaldi eta saio praktiko batzuen bitartez.
Otsailaren 4an eta 11n, Antiguako Olarain ikastetxe nagusian,
bi hitzaldi informatibo eskainiko dituzte, 19:15etik 21:15era.
Otsailaren 18an eta 25ean, bi
tailer monografiko egingo dituzte, bizitza estilo aktiboaren inguruan eta erabateko arretaren inguruan. 18:30etik 21:30era.
Martxoaren 3an, lasaitzeko gaitasuna sustatzeko jarduera teoriko praktikoa egingo dute Egiako parkean.
Azkenik, jarduera fisikoa eta mindfulness landuko dituzte
zortzi asteko ikastaro baten bidez. Martxoaren 10 eat 17; apirilaren 7, 14 eta 28; eta maiatzaren 5, 12 eta 19. 19:00etatik 21:00etara.
Saio guztiak doan izango dira, eta Antiguako Olarain ikastetxe nagusian egingo dituzte.