Plaza Haundin jasoko dithttp://irutxulo.hitza.eus/wp-admin/post-new.php#uzte auzotarren kezkak bihar, 11:30etik aurrera.
Loïc Alejandro eta Amaia Martin Irabazi Donostiako kideak, Intxaurrondon. (Argazkia: Irabazi Donostia)
Bizilagunak eurak izan ohi dira auzoko beharrak, proiektuak edo gabeziak hobekien ezagutzen dituztenak. Horixe da behintzat Irabazi Donostiak uste duena, eta horregatik, euren programan iragarri moduan, auzoz auzo joan nahi dute, “herritarrekin harreman zuzena” izateko.
Altza eta
Intxaurrondon izanak dira, eta aurten bisitatuko duten lehen auzoa Egia izango da. Hala, Amaia Martin eta Loïc Alejandro zinegotziak Plaza Haundin izango dira bihar larunbata, 11:30etik aurrera.
Herritarren ekarpenak jaso ondoren, udaletxean landu, eta ahal den neurrian erantzun bat ematen saiatuko direla iragarri du Irabazi Donostiak.