Giro ederrean ospatu dute inauterien etorrera Loiolan
Auzoko kaleak hartu dituzte kaldereroek, zartagin eta mailuak astinduz.
Inauteriak iristear direla eta, Hungariako kaldereroen konpartsak alde batetik bestera dabiltza hirian. Hain zuzen ere, inauterien etorrera iragartzen dituzte kaldereroek, zartagin eta mailuak astinduz, abesten duten bitartean. Loiolan, igande goiz eta eguerdi partean hartu zituzten kaleak kaldereroek. Giro ederra zabaldu zuten auzoan, kaleak kolore eta festaz betetzen zituzten bitartean.
IRUTXULOKO HITZA Amara, Egia eta Parte Zaharreko kaldereroen konpartsen desfileetan egon zen asteburuan, eta irudi bilduma batean jaso ditu ateratako argazkiak. Antiguan, ostiralean izango dira kaldereroak.