Unai Mendizabal zizurkildarrak irabazi du V. Mikel Laboa bertso sariketa
Mikel Laboa bertso sariketa jokatu zen hilaren 24an Dokan. Sei bertsolari aritu ziren kantuan V. Mikel Laboa bertso sariketan, eta Unai Mendizabal zizurkildarrak eraman zuen txapela. Eneritz Artetxe, Eli Pagola, Oier Iurramendi, Saioa Alkaiza eta Aitor Servier-ekin batera lehiatu zen, 60 bat bertsozaleren aurrean.
Hamabi bertso puntuagarri abestu behar izan zituen bertsolari bakoitzak, buruz burukoko saioaren aurretik. Lehenbizi zortziko handian, gero zortziko txikian, hamarreko txikira salto eta azkenik kartzelan bina punturi erantzun eta doinu zein neurri librean hitz bati bertsoa. Saioa orokorrean polita joan zen, eta bertsolariek utzi zituzten ale ederrak.
Puntuazioan alde handirik gabe iritsi ziren buruz burukora Eli Pagola Hernaniarra eta Unai Mendizabal Zizurkildarra. Lehenbizi seiko motzean aritu ziren, guraso bananduen paperetik kantatuaz. Seiko motzean kantatzera pasatu ziren urrena, danborradan lehenbizi aldiz joko duten donostiarren paperetik, eta azkenean bi bertso bota zituzten bakoitzak doinu eta neurri librean.
Azkenean, Unai Mendizabalek bildu zituen puntu gehien (373) eta txapela irabaztea lortu zuen. Oso parekatua izan zen orokorrean saioa, baita puntuaketa ere.
Sailkapena:
Antiguako sansebastianen jai egitarauaren barruan antolatu ohi den
- Unai Mendizabal 373 puntu
- Eli Pagola 360 puntu
- Aitor Servier 215.5 puntu
- Saioa Alkaiza 215 puntu
- Oier Iurramendi 213.5 puntu
- Eneritz Artetxe 207 puntu