'Rolak ukatu, harremanak eraldatu' izeneko tailer sorta abiatu dute Txantxarreka gaztetxean.
Nahia Fernandez, Antiguako Talde Feministako kidea. (Argazkia: Nerea Lizarralde)
Antiguako Talde Feministak eta Mugarik Gabe elkarteak gazte eta nerabei zuzendutako ikastaro bat hasi dute Antiguan, txantxarreka gaztetxean. ‘Rolak ukatu, harremanak eraldatu’ lelopean, rol sexisten inguruko gogoeta sakona egin nahi dute. Gaiari dramatismoa kenduz, modu dibertigarri batean, hausnarketa eragin eta gizarteak ezarritako rol sexisten eragina aztertu nahi dute. Ostiralero Txantxarreka gaztetxean elkartuko dira 18:00etan. Taldeka, film labur bat egingo dute. Parte hartzaile guztiak izango dira zuzendari, aktore eta gidoilari. Ikastaroa doakoa da, eta oraindik izena emateko aukera dago (943 445977 telefono zenbakian eta
gipuzkoa@mugarikgabe.org helbidean).
IRUTXULOKO HITZAK Nahia Fernandez Antiguako Talde Feministako kidea elkarrizketatu du, eta ostiralean argitaratuko du. Harremanak eraldatzeko beharraz, botere harremanez eta identitate askeak eraikitzeko beharraz hitz egin du Nahia Fernandezek.