Hegaztientzako jantokiak egingo dituzte Uliako parkean
Uliako Auzo Elkarteko kideek hartu dute mintegiak kudeatzeko ardura, eta beste hainba jardueren artean, ostegun arratsaldeetan haurrentzako tailerrak egiten dituzte.
Oraingoan, lorategietak material arruntak erabiliz eskulanak egingo dituzte, eta bide batez, bertako hegaztiak ezagutzen hasiko dira. Argazkian ikus daitekeen Kaskabeltza, esaterako.
Uliako Mintegietan txori ugari dago. Batzuk erraz ikus daitezke, eta beste batzuk euren txioa entzunez suma daitezke soilik. Izuenak gerturatzeko helburuz jantokiak jarriko dituzte parkeko hainbat gunetan, ea horrela txoriak hurbiltzen diren eta bertatik ikusteko aukera dagoen.
Bihar, osteguna, egingo dute jarduera, 16:45ean hasita. Haurrei zuzenduriko saioa da, eta parkean bertan bildutako materialak erabiliko dituzte hegaztientzako jantokiak egiteko. Kasu honetan, pinaburuak erabiliko dituzte.