Asteazkenero bilduko dira, maiatzaren 19, 20, 21 eta 22an ospatuko diren Bidebietako jaiak antolatzeko.
Bidebietatik ibili da Txanpontxo. (Argazkia: Estitxu Zabala)
Bidebietako jai batzordeak deialdi ireki bat egin du, maiatzaren 19, 20, 21 eta 22an ospatuko diren Txanpontxo jaiak antolatzeko. Hain zuzen ere, aurreko asteazkenetik dabiltza 2016ko egitaraua prestatzen. Antolatzaileek IRUTXULOKO HITZAri azaldu diotenez, auzoan zehar kartelak jarri dituzte, jendea animatzeko eta denon artean Bidebietako jaien programa egiteko.
Hala, asteazkenero bilduko dira, 20:00etan, Txanpontxo jaien lokalean (10. blokea – behea). Lehenengo egunean aurreko urteko balorazioa egin zuten, eta gaurtik aurrera aurtengo egitaraua diseinatzen hasiko dira. Iazko jarduera arrakastatsuenak mantenduko dituzte, baina gogotsu daude auzotarren ideia berriak jasotzeko.