Añorgako txikiek ederki abestu dute Santa Ageda bezperan
Santa eskean ibili dira Amassorrain ikastolako ikasleak, auzoko saltokietan barrena.
Intxaurrondon, arratsaldean irtengo dira; Loiolako Erriberan ere arratsaldean makilak astintzeko asmoa dute, 18:30ean Santiago plazatik abiatuta.
Amassorrain ikastolako ikasleak Añorga Txikin barrena ibili dira santa eskean, gaur goizean. Santa Ageda bezperako ohitura ederki bete dute haurrek, eurek makilak astinduz. Hain zuzen ere, Lehen Hezkuntzako ikasle guztiak koplak abestuz aritu dira auzoko saltzaile eta tabernariei. Ibilbidearen azken bi geltokietan, ikastolako txikiak ere batu dira, gainontzeko guztiekin batera abestuz: “Santa Ageda bezpera degu, Euskal Herriko eguna; etxe guztiak kantuz pozteko aukeratua duguna”. Halaxe, poza banatu dute Añorga Txikin barrena.
Dena den, Añorga ez da Donostian Santa Ageda bezpera ospatuko duen auzo bakarra; hiriko gainerako ikastoletako haurrek eta helduek ere makilak hartzeko asmoa dute. Aieten, Aiete ikastetxeko haurrak goizean ibili dira kantari;