Antzerki eta dantza "garaikidea" eta "konprometitua" aukeratu dituzte
Donostia Kulturak eta 2016 Fundazioak elkarrekin adostu dute aurtengo programazioa.
Donostia Kulturak eta Donostia 2016k. Elkarrizketak programaren barnean, lankidetzan aukeratu dituzte bi erakundeek ikuskizunak. Hala, estilo eta aukera aniztasunaren alde egin dutela esan du Miren Azkarate Kultura zinegotziak; eta ikuskizunez gain, tailerrak eta hitzaldiak ere antolatu dituzte. Gainera, ikuskizunak “garaikideak” eta egungo gizarteko gaiekin bat egingo dutenak izango dira; Azkarateren hitzetan: “antzerki konprometitua”.
Hala, honako saioak egongo dira aukeran, besteak beste:
Urte osoko antzerki eta dantza programazioaren berri eman dute
- Cho In Theatreren Hotel Splendid (otsailak 19-20, Viktoria Eugenia)
- Marta Etura eta Chevi Muradayren Return (otsailak 26-27, Antzoki Zaharra)
- Teatro Petraren Labio de liebre (maiatzak 21-22, Viktoria Eugenia)
- Oreka Tx taldearen Hybrid rythm & dance (urriak 21-23, Viktoria Eugenia)
- Vaiven Produccionesen Ultimo tren a Treblinka (abenduak 29, Viktoria Eugenia)