Ura Arte Ederren eraikina kaltetzen ari dela salatu du EH Bilduk
SADEk hilabeteko epea du premiazko konponketak egiteko.
eraikina hondatzen uzteko lehen pausoa izango zela”, salatu du Burutaranek. Bitartean udal gobernuak “ez ikusiarena” egiten jarraitzen duela esan du zinegotziak: “udal gobernuak ere jaso du Aldundiaren txostena, baina isilik geratu da”.
EH Bilduk interpelazio bat jarri du Arte Ederren eraikinaren etorkizunaz galdetuz Enrique Ramos Hirigintza zinegotziari. “Guztien ondarea” dela nabarmendu du Burutaranek, eta “ondare hau galtzen badugu, SADEk hondatzen utzi duelako izango da, eta udal gobernuak ez duelako egoera saihesteko neurririk hartu”.
Foru Aldundiak hilabeteko epea eman dio SADEri premiazko konponketak egiteko.
Gipuzkoako Foru Aldundiaren txosten batean oinarrituz egin du salaketa EH Bilduk. Agiri horren bitartez aldundiak ohartarazi dio SADEri, jabeari, teilatutik sartzen den ura eraikina kaltetzen ari dela, eta lehenbailehen nerriak hartzeko eskatu dio.
Ricardo Burutaran, EH Bilduko zinegotziaren arabera, urrian Arte Ederren eraikineko kupula kentzeko baimena eman zuten erakundeek, baina iragazgaitasuna bermatzeko baldintzarekin. Aldundiko teknikariek aztertu dutenez, ordea, teilatuan pitzadurak daude eta ura sartzen da azken solairura.
“SADEk eraikina botatzen utzi nahi du. Kupula kendu zutenean esan genuen,