Agintariek estreinatu dute Dbus-en linea berria
inaugurazio ekitaldia bukatu, eta azpiegiturak bertatik bertara ikusteko.
Izan ere, Atotxako autobus geltoki berriaren irekierak hirira autobusez edo trenez iristen diren pertsonentzat mugikortasun aldaketak ekarriko ditu.
Horregatik, behar berriei erantzuteko, Dbus-ek bi linea berri sortu ditu: 44 linea, Gipuzkoa plaza-Atotxa ibilbidea egingo duena; eta 45 linea, Atotxa-Antigua ibilbidea egingo duena.
Bihar, larunbata, autobus geltoki berria abian jartzean abiatuko dira linea berrietako autobusak ere. Erdialdea, Antigua eta Unibertsitateekin loturak indartuko dituzte horrela, 20 minutuko maiztasunarekin.
Bi linea berri hauez gain, beste hainbat ibilbidetan ere aldaketak egingo ditu Dbus autobus konpainiak.
17 Gros-Amara-Miramon linean, ordutegiak zabalduko dituzte eta ibilbidea Ospitaleetaraino eta Miramoneraino luzatuko dute.
31 Intxaurrondo-Ospitaleak-Altza lineak ibilbidea aldatuko du Grosetik.
37 Rodil-Zorroaga linearen ibilbidea aldatuko dute Aldunaenetik.
41 Martutene-Egia-Gros lineak ibilbidea aldatuko du Atotxa eta Aldunaenetik Martuteneko norabidean.
16 Igeldo, 36 San Roke-Aldakonea eta 37 Rodil-Zorroaga lineen irteera gehigarriak larunbat gauetan, 22:00etatik 24:00etara.
Lehenengo asteetan Dbuseko pertsona bat egongo da goizeko lehenengo orduan eta eguerdian zerbitzu eta lotura hauei guztiei buruzko informazioa emateko.
Atotxa eta Erdialdea lotuko dituen ibilbidea egingo duen autobus elektriko berrian iritsi dira agintariak autobus geltokira. Herritar ugari zituzten zain,