Nor baino nor ibiliko da 'Torrekua', Julian Enriqueren omenezko VIII. estropadan, igandean.
Donostiarra, Bilboko iazko estropadan. (Argazkia: Joxeju)
Denboraldi aurreko prestaketaren barnean, lehen estropada jokatuko du Donostiarrak, Bilbon, datorren igandean, 11:30ean. Hain zuzen ere, Julian Enriqueren omenezko VIII. traineru jaitsieran parte hartuko dute donostiarrek, gizonezkoen bi traineruekin. Kaikuk antolatu du estropada, eta, guztira, 41 traineruk parte hartuko dute; gizonezko eta emakumezko seniorren mailetan, baita gizonezkoen jubenil eta beteranoetan ere. Erlojupeko lehia izango da, eta partaideek La Salve zubiaren eta San Nicolas Ugarte arteko ibilbidea egin beharko dute, 7.000 metro osatuz.
Honakoak izango dira gizonezkoen senior mailako partaideak: Kaiku, Orio, Astillero, Zierbena, Donostiarra, Deusto eta Getxo bakoitza bi trainerurekin, eta Bermeo, Portugalete, Pedreña, Santurtzi, Hibaika, Arkote, Lutxana, Elantxobe, Camargo, Colindres eta Iberia.