Urgull mendia, San Telmo Museotik. (Argazkia: Estitxu Zabala)
Urgull mendiko harresi bat konpondu behar dute, eta egonkortze lanak direla eta, mendira igotzeko
bideak itxita egongo dira datorren astetik aurrera.
Astelehenetik ostiralera Pasealeku Berriko bidea itxita egongo da autoentzako nahiz oinezkoentzako. Asteburuetan irekiko dute pasabidea.
Tesinsa enpresak hartu ditu lanak bere gain 19.105,90 euroko aurrekontuarekin, eta
hiru asteko epea izango dute lanak amaitzeko.