Intxaurrondoko elkarteak otsailaren 6an, larunbata, ospatuko du; Inauterietako bazkari berezi bat eskainiko du, Zulo Zaharren bertan.
Intxaurrondok festa egunak ospatzeari ekingo dio asteburuan ere, Inauterien etorrerarekin. Otsailaren 6an, larunbatean, euskal mitologia izango dute ardatz auzotarrek. Izan ere, horixe izango da mozorrotzeko garaian kontuan izan beharko duten gaia. Hala, 13:30etik 14:00etara bitarte Inauteri bazkaria egingo dute elkartean bertan, mezu bereziarekin. Zurrakakoktel aperitiboa, kikirisalda, Ama Lur entsalada, kapoiak arraultzatxuekin, eta postre gisa edabe magikoa izango dute bertaratzen direnek. Umeei zuzendutako menu berezi bat ere eskainiko dute, 4 euroren truke. Helduek 13 euro ordaindu beharko dituzte.