Hasi da mozorro festa!
Aitor ikastolako haurrek Tabakaleran egin dute inauterietako urteroko ikuskizuna.
Inauteriak iritsi dira, eta bereziki haurrak izaten dira mozorro festa gogoko dutenak. Hala, mozorroak soinean hartu eta kalera irten dira hiriko hainbat ikastetxeetako ikasleak. Egiako Aitor ikastolako ikasleek, esaterako, Plaza Haundin egin ohi dute urtero inauterietako ikuskizuna; aurten, ordea, ikastolaren bi eraikinetatik abiatu eta kalejiran Tabakaleraraino jaitsi dira. Euskal inauteriak ordezkatuz, maila bakoitzeko haurrak pertsonaia batez jantzi dira, eta dantza bana eskaini dute gurasoen aurrean, Tabakalerako patioan. Asteburuan hainbat jarduera izango dira hirian, inauterien harira.