M-Etxeak bi eguneko argazkilaritza tailer bat egingo du asteburuan; David Hornback argazkilariak bi auzoen berezitasunak irudikatzen lagunduko die parte hartzaileei.
Tailerraren irudia.
Errepide azpiko hiria izenburua jarri diote tailerrari.
Loiolako Erribera eta
Loiolako eguneroko bizitzaren erretratuak egingo dituzte, bi auzo hauen berezitasun handienari erreparatuz: banatzen dituenak lotzen ditu. Kale argazkilaritza edo Street Photography teknikan murgilduko dira parte hartzaileak, teknika honetan aditua den
David Hornback argazkilariarekin (Los Angeles, AEBak, 1962). Zer behar da tailerrean parte hartzeko? Argazki kamera bat, eta argazkiak egiteko gogoa.
San Frantziskoko Loma Prieta lurrikarari buruz egin zuen erreportajearengatik Pulitzer saria jaso zuen berak eta bere erredakzioko lan taldeak 1990. urtean. Egun Berlin eta Bilbo artean bizi da.
Kale argazkilarien lana da hiriaren misterioak argitzea, hiria bera hobeto ulertzen lagunduko duten irudiak eginez. Hala uste dute Loiolako Erriberan egoitza duen
M-Etxea kolektiboak: “Kale argazkilaritzaren alderik politena hiriko kaos horretan bete-betean sartzearen erronka da, bertatik hiriko kale baten edo plaza baten bizitza islatzen duten irudiekin erakusteko”.
Asteburuan egingo dute taielrra, hilaren 13an eta 14an, 10:00etatik 14:00etara. Tailerrean izena emateko idatzi
metxeakolektiboa@gmail.com helbidera edo deitu 618884368/669238015 telefono zenbakietara.