'Nosferatu' eta askoz gehiago, Kresala zineklubean
Kresala zineklubeko arduradunek. Gaur, hilaren 8an, abiatuko dute programa, 19:30ean, zinema mutuaren klasiko batekin. Friedrich Wilhelm Murnau-ren Nosferatu (1922) filmarekin. Gainera, emanaldi berezia izango da, Reykjavik 606 bikotearen zuzeneko musikarekin jantziko baitute proiekzioa. Begoña del Teso zinema kritikaria aurkezpen lanetan, baita ondorengo solasaldian ere. Trueba zinema aretoan egingo dituzte emanaldi guztiak.
Hurrengo astelehenean, hilaren 15ean, Io Sto con la Sposa (2014) filma emango dute, Antonio Augugliaro, Gabriele del Grande eta Khaled Soliman Al Nassiry zuzendariena. Doako emanaldia izango da. Errefuxiatuen afera du hizpide road movie formatuko filmak. Hiru lagunek Palestina eta Siriako errefuciatu batzuekin topo egingo dute Milango tren geltoki batean. Estokolmora doan trenaz galdetzean, hauek harrituta utziko dituzte. Lampedusatik Europara iritsi dira. Hiru lagunek errefuxiatuei laguntza emateko konpromisoa hartuko dute eta plan “surrealista bat” proposatuko diete, Estokolmora autoz joatea, ezkontza batera doazen aitzakia hartuta.
Juanmi Gutierrez zinemagile donostiarraren dokumental bat izango da hirugarren emanaldia, hilaren 22an. Urak dakarrena (2015) dokumentala aurkeztuko du egileak berak. Otsailaren 29an Isaki Lacuesta eta Naomi Kawase-ren In between Days (2011) eta Oskar Alegriaren Margodantza galtzerdi berdeak (2015) filmen txanda izango da. Isaki Lacuesta eta Oskar Alegria izango dira aurkezpenean. Martxoaren 14an Tommy Lee Jones-en Deuda de honor (2014) filma emango dute. Ettore Scola-ren Brutos, feos y malos (1976) filmarekin bukatuko da bi hilabeterako prestatu duten programazioa, martxoaren 21ean.
Otsaila eta martxoko egitaraua prest dute