Ostalariei zuzendutako lehenengo padel txapelketa egingo dute
Ibaetako Trinketeak eta Gipuzkoako Ostalaritza Elkarteak elkarlanean antolatu dute.
otsailaren 15era arte luzatu dute izena emateko aukera. Txapelketa otsailan hasi eta ekaina bitarte luzatuko da. Finala ekainaren 5ean jokatzea aurreikusi dute.
Izena ematen duten talde kopuruaren arabera, hiru lehiaketa maila sortuko dira: oinarrizkoa, erdi-mailakoa eta goi-mailakoa, bai gizonezko eta baita emakumezko kategorietan ere. Txapelketa Ibaetako Trinketean egingo da, eta partida bakoitzak ordu eta erdikoak izango dira gehienez. Denda bakoitzak gehienez bi talde aurkeztu ditzake, eta talde bakoitzak gutxienez bi pertsona izan behar ditu, eta gehienez, lau.
Izena emateko, 20 euro ordaindu beharko dituzte parte hartzaileek, eta partida bakoitza 6 euro jokalariko izango da.
Bazkideen proposamenari erantzun bat eman nahian, Gipuzkoako Ostalaritzak I. Padel Txapelketa antolatzen ari da, Ibaetako Trinketearekin elkarlanean. Momentuz sei taldek eman dute izena, baina