Poltsiko Antzerkiak 25 urte bete ditu
Ostegunean hasiko da formatu txiki eta ertaineko antzerki ikuskizunei eskainitako programa.
Poltsiko Antzerkiaren Jaialdia formatu txiki eta ertaineko antzerki-ikuskizunen erakustaldia da, eta urtero egiten da Donostiako erdiguneko eta zenbait auzotako taberna eta lokaletan. Programak musika eta umorea, antzerkia, magia edo bakarrizketak bateratzen dituzten proposamen desberdinak biltzen ditu, eta zaleei nola gune eszeniko tradizionaletara joateko ohitura handirik ez duten ikusleei ere antzerkia hurbiltzea du xede.
Aurtengoa, 25. edizioa, 2016ko otsailaren 11tik 27ra izango da. Ostegunean hasiko da programa, Sexijentziak askatuz (Botanika, Erdialdea, 19:30) eta Monolokos (Larrotxene, Intxaurrondo, 20:00) obrekin. Ikuskizun guztietarako sarrera doan da. Poltsiko Antzerkiaren programa osoa hemen.