64. ediziorako kartel bila dabil Donostia Zinemaldia
Otsailaren 25era arte egongo da zabalik lehiaketan parte hartzeko aukera.
kartel lehiaketan parte hartzeko epea zabalik dago jada. Proposamenak aurkeztu nahi dituzten diseinatzaile guztientzako egin dute deialdia, eta herritarrek kartelik gustukoenak bozkatzeko aukera izango dute. Boto gehien lortzen dutenen lanen artean, epaimahai batek irabazlea hautatuko du. Era berean, irabazle suertatzen diren lanen aldeko botoa ematen dutenen artean sariak zozkatuko dituzte.
Parte hartzaileek sail bakarrera edo guztietara aurkezteko aukera izango dute, eta, gainera, nahi beste kartel aurkeztu ahal izango dituzte lehiaketara. Honako sail hauetan aurkeztu ahal izango dira 64. ediziorako kartelak: Zuzendari Berriak, Horizontes Latinos, Zabaltegi, Perlak eta Culinary Zinema.
Otsailaren 25a arte egongo da zabalik parte hartzeko epea
Izena eman eta proposamenak aurkezteko aukera otsailaren 25era arte egongo da zabalik. Martxoaren 1etik 15era, 23:00ak arte, herritarrek gustukoen dituztenak hautatuko dituzte. Sail bakoitzean herritarren boto gehien jasotzen dituzten hamar kartel izango dira finalista, eta Donostia Zinemaldiak beste hamar aukeratu ahal izango ditu. Epaimahaiak gehienez hogei finalista horien artean erabakiko du irabazlea.
Kartel irabazleen eta aipamen berezia dutenen jakinarazpena maiatzaren 6an egingo dute. Epaimahai batek sail bakoitzeko irabazleak hautatuko ditu martxoaren 17an; eta martxoaren 18an irabazleei jakinaraziko zaie. Irabazleen izenak maiatzaren 6an Donostia Zinemaldiak antolatuko duen prentsaurreko batean emango dira ezagutzera.
Donostia Zinemaldiaren 64. ediziorako