EH Bilduk bizikletaren erabilerari buruzko politikak "goitik behera" aldatzeko eskatu dio udal gobernuari.
Axier Jaka EH Bilduko zinegotzia, Federico Garcia Lorca kaleko markesina erakusten. (Argazkia: Agurtzane Altuna)
Autobus geltoki berria abian jartzea “oso albiste ona” da EH Bildurentzat, baina bizikletentzako lekurik gabe inauguratu izana “tristea eta harrigarria” dela adierazi du Axier Jaka zinegotziak: “bizikleta propaganda egiteko bakarrik erabiltzen du udal gobernuak; itxura egiteko”.
EH Bilduk bat egin du
Kalapie elkarteak egindako adierazpenarekin, eta
Jaka oso kritiko agertu da udal gobernuaren jarrerarekin: “euren hiri ereduan mugikortasun iraunkorra ez da lehentasuna”, esan du; “EAJ eta PSE-EEk bizikletaren erabilera ez sustatzea erabaki dute”.
Autobus geltokiko bizikleten gunearen aurreproiektua abuztuaz geroztik mahai gainean izan dutela salatu du EH Bilduk, baina ez dutela ezer egin; “borondate falta da arrazoi bakarra”, esan du Jakak.
Gainera, Atotxako egoera adibide bat besterik ez dela nabarmendu dute.
Aurreko legealdian onartutako hainbat bidegorri proiektu gelditu dituela udal gobernuak jakinarazi du Jakak:
Aiete,
Añorga Txiki eta
Loiolako pasabidekoak, kasu. Mirakruz-Ategorrietarako bidegorri proposamena ere atzera bota dutela dio Jakak.
EH Bildu haserre agertu da baita ere, azkenik, Karlos I.aren lurrazpiko pasabidean ez dutela bizikletentzako aparkalekurik egingo erabaki duelako udal gobernuak.
Gipuzkoako Foru Aldundiaren erabakiak ere kritikatu ditu zinegotziak; Udalek bidegorriak egiteko jasotzen zituzten diru laguntzak kendu dituzte.
Honegatik guztiagatik
EH Bilduk bizikletaren erabilerari buruzko politikak “goitik behera” aldatzeko eskatu dio udal gobernuari. Eta gutxieneko sinesgarritasun bat izateko berehalako bi neurri eskatu dituzte: Atotxako biziketa geltokia irekitzeko eta geldiarazi dituzten bidegorri proiektuak berriro abian jartzeko eskatu dute.