Inauterietako giroa zabaldu dute Loiolan
Sustrai aisialdi taldeak ederki ikasitako koreografia eskaini du auzoan.
Inauterietako giroa zabaldu zuen Loiolako Sustrai aisialdi taldeak, larunbat arratsaldean. Mozorroak hartu eta kultur etxean elkartu ziren haurrak eta taldeko arduradunak, eta ikuskizun bat prestatu zuten. Denetariko pertsonaiak elkartu ziren: igela, Frida Kalho, erlea, Loiolako beltxarga, Joxemari Olasagasti, Minion bat… Hemendik at taldearen Orain da abestiaren erritmoan koreografia ederra prestatu zuten, eta Eliza kalean eskaini zuten, auzotarren gozamenerako.