Ana Oregirengana joko dute Metroaren aurkariek, Eneko Goiarekin bildu eta gero
Satorralaia mugimenduko ordezkariek. Goiak eskumena duen erakundearengana jotzeko eskatu zien bileran, Metroaren aurkariek egitasmoa gelditzeko eta herri kontsulta batera deitzeko eskatu egin ziotenean: “Eskaera deserosoa zenean, Jaurlaritzara jotzeko esaten zigun Goiak”. Hortaz, Satorralaiako kideek Ana Oregirengana joko dute, bera baita Eusko Jaurlaritzako Ingurumen eta Lurralde Politika Saileko kontseilaria.
Eneko Goiarekin izandako bileraren berri ostiraleko papereko edizioan emango du IRUTXULOKO HITZAk.
Donostialdeko Metroaren proiektua gelditzeko eskatu dute berriro, asteazken arratsaldean; Urbieta kalean egiten ari diren zundatze lanen aurrean, oraingo honetan. Elkarretaratzearen aurretik, Eneko Goia alkatearekin bezperan izandako bileraren berri eman dute