Erdialdeko Room 278 denda grafikoak kaleratu ditu elastiko bereziak.
Auzoen izenak dituzte kamisetek.
Jantzi aproposa kaleratu berri dute, auzo sentimendua oso landuta duten lagunentzat. Hain zuzen ere, hiriko auzoen izenak idatzita dituen elastikoak jarri ditu salgai Erdialdeko room 278 dendak. “Matia kaleko kamiseten arrakasta ikusita, eta, adibidez, Jose Maria Salaberria Kalea edo Federico Garcia Lorca kalekoak etorri daitezen beldurrez, diseinu berri hauek egitea pentsatu dugu”, adierazi dute dendako arduradunek. Hala, Herrera, Larratxo, Amara, Aiete, Antigua, Parte Zaharra, Gros eta Egia idatzia daramaten jantziak diseinatu dituzte.
Hala ere, arduradunek gogorarazi dute bakoitzaren gustura diseinatutako kamisetak atondu ditzaketela