Inausketa tailerra egingo dute Uliako parkean
Izen-emate epea zabalik dago.
Uliako Lore Baratzak proiektua kudeatzen duten kideek inausketa eta landareen ugaritzeak egiten ikasteko tailer bat antolatu dute.
Fraisoro Eskolako kideek esperientzia handia dute landareen zaintzan eta beraiek izango dira ikastaroa eskainiko dutenak. Landare berriak sortzea edo dauzkagunak zaintzea izango da saioen helburua. Landare, zuhaixka edo zuhaitzei itxura berezia edo tamaina jakin batekin hazitzen lagundu; loreak edo fruituak suspertzeko kimaketak egin; aldaxkak ezagutu; edo begoniak bezala, hosto zatitxoak landatuz landarea ugaltzen irakatsiko dute, esaterako.
Ikasle bakoitzak inausten ikasi edo ugaldu nahi duen landarea eraman dezake etxetik.
Hiru saio teoriko-praktiko prestatu dituzte:
Otsailak 15, astelehena, 16:30etik 18:30era.
Otsailak 17, asteazkena, 16:30etik 18:30era.
Otsailak 20, larunbata, 9:00etatik 13:00etara.
Izen ematea irekita dago jada. Parte hartu nahi duenak tailerrak.uliakolorebaratzak@gmail.com helbidera idatzi edo 635723078 telefonora deitu behar du.