Itsas txakurra, Ondarretan. (Argazkia: Nagore Koch)
Itsas denborale gogorraren biharamunak ezohiko irudia ekarri du Ondarretara: Gaur goizaldean itsas txakur bat agertu da Antiguako hondartzan. Herritar baten bidez izan du gertakariaren berri IRUTXULOKO HITZAk. Itsas denborale baten ondoren horrelakoak gertatzea ohikoa dela azaldu diote hondartzan garbiketa lanak egiten ari ziren langileek, atseden hartzera joaten direla itsasertzera.