Intxaurrondoko elkartean bertan izango da, 17:00etatik aurrera.
Aurreko txapelketa bateko irabazleak. (Argazkia: Zulo Zahar Elkartea)
Intxaurrondoko Zulo Zahar Elkarteak Mus txapelketa antolatu du larunbat honetarako. Normalean, hilabeteko lehen asteburuan egiten dute, baina inauteriak direla eta, oraingoa atzeratu egin dute. Hortaz, otsailaren 13an izango da hitzordua, 17:00etan, elkartean bertan.
Izena emateko 15 euro ordaindu beharko du bikote bakoitzak, eta irabazleek ondorengo sariak eskuratuko dituzte: arkume bat, txuletak, oilaskoak eta txorizoak.