Prekaritatearen aurkako Correscales lasterketari buruzko aurkezpenak egingo dituzte Antiguan eta Amaran
Correscales 2016. Zer da zehazki? Zein da bere helburua? Movistarreko beharginen greba mugagabean du jatorria. Lanuzteek 74 egun iraun zuten, eta, geroztik, lan baldintzak zertxobait hobetu badira ere, prekaritatea «eguneroko zama» da oraindik ehunka langilerentzat. Protesta horri lekukoa hartuta, prekaritatea salatzeko Correscales lasterketa egingo dute 80 korrikalarik Bilbo eta Bartzelona artean, otsailaren 18tik 22ra. Euskal Herriko hamaika gizarte eragile, sindikatu eta alderdi politikoren hauspoa jaso du ekinbideak. Donostialdeko Korrika Prekarioa elkartasun taldean herri mugimendu, sindikatu eta alderdi politiko desberdinetako herritarrak bildu dira, eta lasterketa hauspotzen ari dira.
Donostian Correscalesen inguruko bi ekitaldi daude aste honetan. Lehena gaur bertan, asteazkena, Txantxarreka gaztetxean. Correscales mugimenduko partaide batzuk izango dira Antiguako gaztetxean, 19:00etan. Ostegunean, Amarako auzo elkartean mugimendu honen aurkezpena egingo dute 19:00etan.