ASPANOGI elkartearen aldeko Martxa Nordikoa egingo dute igandean
Saguesetik irtengo da, 11:00etan; eta 6,1 kilometro egin ostean, Haizearen Orrazian amaituko da.
ASPANOGIk, Haur Minbizidunen Gurasoen Gipuzkoako Elkarteak, laugarren aldiz antolatu du elkartasun martxa. Elkartearen aldeko IV. Martxa Nordikoa Saguesetik irtengo da igandean, otsailak 14, 11:00etan. Guztira, 6,1 kilometroko ibilbidea egin beharko dute parte hartzaileek, eta behin hiru hondartzak igarota, Haizearen Orrazian amaituko dute.
Izena egun berean eman daiteke, 7 euroren truke; edo aurretik ere egin daiteke, 5 euro ordainduta, Herri Krosa webgunearen bitartez. Bastoiak emango dituzte, eta horiek jasotzeko NANa aurkeztu beharko da.